MOJITO SOLIDARIOA, Larunbata 21an 19:30etan Ortuellako Otxartaga Plazan

Datorren Larunbatean, Maiatzak 21a, aurtengo aurreneko MOJITO SOLIDARIOA izango dugu Ortuellan. Felix Deunaren jaiak direla eta, Arregialdek prestatu du ekintza hau hirugarren urtez.

Bidezko merkataritzako MOJITO eta ZUKUAK gongo dira eskuragarri, Arregialderekin bat egiteko jai giroan.

Argazki erakusketa ere egongo da, non aurtengo proiektuak ikusgai izango dituzuen.

Aurten, Photocall bat prestatu dugu zuen argazkiak han egiteko. Gure Facebook orrialadera bidalitako argazki guztien artean «Atsegin dut» gehien lortzen duen argazkiak MOJITO kit bat jasoko du. Bestalde, parte hartzen dutenen artean beste MOJITO kit bat zozketatuko da.

Animatu eta hurbildu zaitez!!

Ortuellako Otxartaga Plazan, larunbata 21ean 19:30etan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *