Berriz ere gurekin BIDEMERKASARE: urriko produktuen zerrenda!!

Berriz ere hona hemen gaituzue, gure bostgarren denboraldian. Bi hilabetero jasoko ditugu zuen eskaerak, KIDENDAren bidezko merkataritzaren produktuak Meatzaldera hurbiltzeko asmoz.

Zure eskaera egiteko pausuak hauexek dira:
– Deskargatu excel fitxategia zure ordenagailuan
– Bete nahi dituzun kantiteak
– Beheko partean agertuko da totala
– Bidali bidemerkasare@arregialde.org helbidera zuk betetako Excel fitxategia

Behin eskaera guztiak jasota, KIDENDAri egingo zaio eskaera, eta 15 egun barru izango ditugu gurekin produktu guztiak. Momentu horretan, jakinaraziko dizuegu lekua, data eta ordua zure eskaera batzeko.

Ordaintzeko? Ba gure Laboral Kutxaren kontuan, zuzenean edo transferentzia bat eginez.

Behin dena azalduta, bakarrik geratzen da zure parte hartzea!!

Dastatu al dituzu quinoaz egindako makarroiak? eta gainera BIDEZKOAK?

Ah, eta kontuan izan datorren igandeak urriaren 20a arte jasoko ditugula eskaerak!!

Anima zaitez!!

BIDEMERKASARE
www.arregialde.org

2013ko Urriaren zerrenda

Deja una respuesta